CS First es una iniciativa de Google For Education basada en Scratch para enseñar ciencias de la computación de una manera sencilla y divertida.
Main Content
Berri garrantzitsuak
Chromebookak maileguan
Ikastetxeek maileguan hartzeko Chromebookak baditugu! Hezkuntza Departamentuaren Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak teknologia mota hau Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako azkeneko ikasmailetako ikasgeletan txertatzeko egindako apustua garbia da eta chromebookak ikasgeletan egiten diren lanetarako baliabide erabat egokia direla uste dugu. Horrexegatik, erabaki sendoago bat hartu aurretik, gailu hauek denbora-tarte batez probatu nahi dituzten ikastetxeen […]
Azken berriak
Online mintegia: Hezkuntza robotika mBot erabiliz
Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 12 orduko (horietatik 7,5 online zuzenean jarraitu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako ikastetxeetako unibertsitate aurreko irakasleei zuzendua dago. Mintegi honen helburua irakasleek Scratch blokekako ingurune grafikoan oinarrituta programagarria den hezkuntzarako robot bat ezagutzea da eta, hori erabiliz, ikasgelako jarduerak planteatzeko gaitzea. […]
Online mintegia: 3D diseinu eta inprimaketan hastapenak
Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 12 orduko (horietatik 10 online zuzenean jarraitu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako ikastetxeetako unibertsitate aurreko irakasleei zuzendua dago. Mintegi honen helburua irakasleek 3D diseinuak egin ahal izateko eta horiek fisikoki gauzatzeko inprimagailua erabili ahal izateko beharrezko ezagutza eta trebetasunak jasotzea da. […]
Online mintegia: Bideojokoak Scratch-ekin
Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 16 orduko (horietatik 12 online zuzenean jarraitu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako ikastetxeetako unibertsitate aurreko irakasleei zuzendua dago. Mintegi honek “Hezkuntza programazioa Scratch erabiliz” mintegiari jarraipena eman nahi dio eta, jada erabiltzen duten irakasleei edo haien irakas-jardunean txertatua dutenei, programazio tresna […]
Trainduino entrenatzailea
Trainduino, DICTEL (Divulgación Científica y Tecnológica de Estella-Lizarra) elkarteak garatutako entrenatzaile bat da. Arduino txartel erabilienek duten mikrokontrolagailu bat darama eta, horrez gain, zenbait osagai, komunikaziorako ataka eta sarrera eta irteeretarako konektore. Horiei esker robotika eta programazio praktiketan hain ohikoak diren konexio eta zirkuitu arazoak saihesten laguntzen du (ikus ezaugarriak). Trainduino zuzenean Arduinoren IDEtik programatzen […]
Online mintegia: App Inventor Aurreratua
Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 18 orduko (horietatik 13 online zuzenean jarraitu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendua dago. Mintegi honek “Gailu mugikorretarako programazioa, App Inventor erabiliz” mintegiari eta “Programando aplicaciones móviles con App Inventor 2” FADeko ikastorari jarraipena eman nahi […]
Online mintegia: Hezkuntza programazioa Scratch erabiliz
Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 14 orduko (horietatik 10 online zuzenean jarraitu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendua dago. Programazioan edo Scratch-en erabileran aurre-ezagutzak izatea ez da beharrezkoa. Helburua irakasleei hezkuntzan hain zabaldua dagoen blokekako programazio grafikorako tresna honen […]
Webinar CodeWeek
Desde el INTEF han organizado una serie de webinars de difusión de la iniciativa CodeWeek. La primera de ellas será el 10 de diciembre de 2020 a las 17:00. En ella, Isabel Blanco y Artur Coll explicarán esta iniciativa desde su perspectiva. Aquí tenéis más información y el enlace a la sesión.
Online mintegia: Robotika eta Scratch Jr Haur eta Lehen Hezkuntzan
Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 25 orduko (horietatik 17,5 online zuzenean jarraitu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako ikastetxeetako Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendua dago. Robotika Haur eta Lehen Hezkuntza Mintegi honen helburua ikasmaila horietan ari diren irakasleak oso erakargarriak eta erabilerrazak diren tresnen […]
EU Code Week 2020
2020ko Code Week edo Kodearen Astea urriaren 10a eta 25a bitarterako deitua dago. Europar Batzordeak babestutako ekimen bat da eta Programazioa eta Alfabetatze Digitala modu dibertigarri eta errazean sustatzea du xede. Horretarako, herritarrek (programatzaile, irakasle…) haien borondatez saio edo deialdiak antola ditzakete edo eskaintzen direnetan parte hartu. Iturria: codeweek.eu Esteka honetan, EU Code Week-rako saio edo […]
Nafarroa ezagutzen duzu? Erakutsi!
Código 21etik, Mendillorri BHIko Batxilergoko 1. mailako IKTko ikasleek sortutako app bikainari zabalkundea eman nahi diogu. App Inventor eta Inkscape erabiliz, eta Mikel Urdaniz irakaslearen gidaritzapean, “Navargeo – Nafarroa Garaiko geografia” aplikazio ederra sortu dute. Ikasturte osoan zehar egindako lanaren ondorio da. App Inventor tresnaren bitartez programatuz eta eskaintzen dituen aukerak baliatuz, aplikazioaren diseinu zehatz […]