Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 25 orduko (horietatik 17,5 online zuzenean jarraitu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako ikastetxeetako Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendua dago.
Mintegi honen helburua ikasmaila horietan ari diren irakasleak oso erakargarriak eta erabilerrazak diren tresnen erabileran trebatzea da: Beebot, Ozobot, Makey Makey eta Scratch Jr. Mintegia praktikan oinarrituko da eta robotika eta programaziorako baliabideak erabiliko dira, eduki kurrikularrak txertatu eta ikasgelara eramateko proposamenak sortzeko aukera ematen dutenak. Gainera, euskarri egokiak izan daitezke curriculumeko Zeharkako elementuetan jasotako “Ikastetxeek, proiektuen bitartez, ekintzak ezarriko dituzte programazio informatikoko oinarrizko trebetasunak eskuratzeko eta hobetzeko helburuarekin.”. Halaber, erronka bidezko, iteraziozko, tailer bidezko edo taldekako jarduera manipulatibo bidezko lan-ildoak proposatzeko aukerak zabal ditzake.
Mintegia erabat online izanen da. Hala ere, erabiliko den metodologiak talde lana eta bateratze lana sustatuko ditu. Horretarako, parte-hartzaile bakoitzak antolakuntzak utzitako baliabide sorta bat erabiliko du.
Mintegia azaroaren 23an hasiko da. Informazio gehigarria lortzeko, hona deialdia (sarbidea irakasleentzat soilik).
Aurreko edizioak:
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna