Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 12 orduko (horietatik 10 online zuzenean jarraitu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako ikastetxeetako unibertsitate aurreko irakasleei zuzendua dago.
Mintegi honen helburua irakasleek 3D diseinuak egin ahal izateko eta horiek fisikoki gauzatzeko inprimagailua erabili ahal izateko beharrezko ezagutza eta trebetasunak jasotzea da. Horretarako Tinkercad diseinurako softwarea eta Cura laminatzailearekin lan eginen da eta 3D inprimagailu bat erabiltzeko oinarrizko urratsak erakutsiko dira.
Mintegia apirilaren 13an hasiko da. Informazio gehigarria lortzeko, hona deialdia (sarbidea irakasleentzat soilik).
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna