Trainduino, DICTEL (Divulgación Científica y Tecnológica de Estella-Lizarra) elkarteak garatutako entrenatzaile bat da. Arduino txartel erabilienek duten mikrokontrolagailu bat darama eta, horrez gain, zenbait osagai, komunikaziorako ataka eta sarrera eta irteeretarako konektore. Horiei esker robotika eta programazio praktiketan hain ohikoak diren konexio eta zirkuitu arazoak saihesten laguntzen du (ikus ezaugarriak).
Trainduino zuzenean Arduinoren IDEtik programatzen da baina, era berean, blokeen bitartez ikusizko programazioaren bitartez ere egin daiteke. Muntaia azkarrak egitea ahalbidetzen du, era horretan, programazioaren ikas-prozesuan laguntzen du bai muntaian berean, bai kableatzean denbora asko aurreztuz. Prototipo azkarrak sortzeko euskarri egokia ere izan daiteke. Dituen babes-osagai gehigarriei esker, baliabide ziur eta fidagarria da.
Iruñeko Irakasleen Laguntzarako Zentroak interesa izan dezaketen unibertsitate aurreko irakasleei zuzendua dagoen saio informatibo baterako deialdia egin du; bereziki Elektronika, Kontrola, Informatika eta Komunikazioak edo Teknologia arloetakoei. Saioa otsailaren 23an izanen da eta, bertan, Trainduino ezagutu eta zenbait praktika egineko aukera izanen da.
Informazio gehigarria lortzeko, hona deialdia (sarbidea irakasleentzat soilik).
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna