Código 21etik, Mendillorri BHIko Batxilergoko 1. mailako IKTko ikasleek sortutako app bikainari zabalkundea eman nahi diogu.
App Inventor eta Inkscape erabiliz, eta Mikel Urdaniz irakaslearen gidaritzapean, “Navargeo – Nafarroa Garaiko geografia” aplikazio ederra sortu dute. Ikasturte osoan zehar egindako lanaren ondorio da. App Inventor tresnaren bitartez programatuz eta eskaintzen dituen aukerak baliatuz, aplikazioaren diseinu zehatz eta erabilerraza egin dute, jokalariarentzako aurkezpen atsegina lortuz eta, aplikazioa instalatua duten erabiltzaile guztien rankingari esker, erakargarri eginez.
Jokatzeko modu desberdinak eskaintzen dizkigu:
- Abiadura modua
- Ezagutza modua
- Kokapen modua
- Mendiak
Hartu zure Android gailua, hemendik deskarga ezazu eta hasi praktikatzen… lehia dago-eta!
Hona hemen Programazioaren eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren arteko uztarketaren adibide bikain bat. Zorionak!!
Código 21 gunearen bitartez ikastetxeetan Programazioa eta Robotika arloan egindako lana ezagutzera ematera animatu nahi zaituztegu.
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna