Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 14 orduko (horietatik 10 bertaratu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendua dago.
Programazioan edo Scratch-en erabileran aurre-ezagutzak izatea ez da beharrezkoa. Helburua irakasleei blokekako programazio grafikorako tresna honen erabileran hastapen bat eskaintzea eta erabileran ahalduntzea da. Modu honetan curriculumean jasotakoa bete eta aukera berriak arakatuko dira.
- Informazio gehigarria eskuratzeko, hona deialdia.
- Mintegia otsailaren 4an hasiko da eta izena emateko epea urtarrilaren 29ra arte zabalik egonen da. Hemen egin dezakezu.
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna