Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 10 orduko ikastaro baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendua dago.
mBot hezkuntzarako robot bat da, Scratch-en oinarritutako blokekako ingurune grafiko batean programa daitekeena. Ikasleentzako baliabide erakargarria da eta robotikan hasteko modu erraza.
Robotaren oinarrizko kit-aren aukerak oso modu errazean konekta daitezkeen osagaiekin (sentsore zein jardule) zabal daitezke.
- Informazio gehigarria eskuratzeko, hona deialdia.
- Ikastaroa apirilaren 30ean hasiko da eta izena emateko epea hilabete bereko 22ra arte zabalik egonen da. Hemen egin dezakezu.
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna