Ikasteko programatzea: orientabideak Lehen Hezkuntzako irakasleentzat, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak 2014-2015 ikasturtean zehar sortutako gida da. Bertan begirada zabala eskaintzen da ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako ikasleekin programazioan hezteko proiektuak aurrera nola eraman ikusteko.
PDF formatuan deskargatzeko eskuragarri dagoen dokumentuan, (euskaraz – gaztelaniaz), hezkuntzako programazioaren zergatia identifikatu, irakasleentzako aholkuak eman eta proiektuak egiteko erabilgarri dauden baliabide anitz jasoak daude.
Euskaraz
Gaztelaniaz
Gidak Lehen Hezkuntzako irakaslegoari ikasgelan programazio proiektuak lantzea erraztu eta orientabideak ematen dizkio. Honako lau atalek osatzen dute:
- Zergatik programatu softwarea Lehen eta Bigarren Hezkuntzan? XXI mendean nola irakurri eta idazten den azaltzen duen garapen teorikoa, hala nola Europako Batzordeak garatutako gaitasun digitalaren deskribapena eta Scratch tresnara hurbilpen bat.
- Zer dio curriculumak? 2014ko ekainean eguneratutako Nafarroako curriculum berrien deskribapena, programazioaren osagai hauek jasotzen dituztenak. Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako Matematikako curriculuma xehetasunez azaltzen da, hala nola zeharkakotasuna eta ikastetxeko proiektuak.
- Lanerako gomendioak. Ikasgelan programatzeko irakas-proiektuak abian jartzeko oinarrizko argibideak.
- Irakasleentzako baliabideak. Ikasgelan erabiltzeko prest dauden jarduerak, mailakatutako unitateak, ordenagailurik gabe egiteko eskola saioak, hasteko baliabideak eta tutorialak, jada eginak dauden proiektuak, irakasleei zuzendutako formakuntza, programazioa eta robotikarako baliabideak…
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna