Iruñeko Planetarioak, NUPek eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuak sinatutako hitzarmenaren arabera, robotikako materialaren mailegu zerbitzuaren erabiltzaile izateko, lehenik eta behin Zientzia eta Teknologia Arloen Berrikuntzarako Zentroen Sareko partaide izan beharra dago. Sare horretako partaide izateak dakartzan gainerako aukerak, parte hartzeko eskabidean jasotakoak dira. Sareko kide izan nahi duten ikastetxeek bete beharreko baldintza bakarrak honako hauek dira:
– Hezkuntza Robotika formakuntza jaso duen edo jasotzen den irakaslegoa izatea.
– Ikastetxean Hezkuntza Robotikarekin zerikusia duen proiekturen bat lantzen aritzea.
Materiala maileguan hartzea honako aplikazioaren bitartez egin daiteke, ikastetxe bakoitzak sareko kide bezala onartua zela jakinarazteko jasotako mezuan zehaztutako erabiltzaile eta pasahitzarekin. Sarbidea ez izatekotan, berriz ere eskatzeko aukera dago honako mezu elektronikora mezu bat bidaliz: informatica.cap.pamplona@educacion.navarra.es. Maileguan hartzeko eskaera jasota, bere egokitasuna eta eskatutako datetan materiala eskuragarri dagoela baieztatu ondoren, material hori emateko hitzordua adostuko litzateke.
Arau orokorrak:
- Eskaera honako aplikazioaren bitartez eginen da: Reservas Código 21
- Eskaera ikastetxeak berak eginen du, Código 21 orrian dagoen zehaztutako aplikazioaren bitartez eta horretarako esleitutako erabiltzaile eta pasahitzarekin.
- Eskaera materiala hartu nahi den eguna baino astebete lehenago eginen da, gutxienez.
- Mailegurako eskuragai dagoen materiala, Código 21 guneko “Materialaren deskribapena” orrian deskribatutakoa da.
- Código 21-ren funtzionamendua dela eta, Eguberri, Aste Santu eta udako oporraldietan, materiala Baliabide Zentrorako erreserbatua dago.
- Ikastetxe bakoitzeko, gehienez 3D inprimagailu 1 eta 3D eskaner 1 mailegatu ahal izanen da.
- Ikastetxe bakoitzeko, gehienez 30 chromebook mailegatu ahal izanen dira.
- Ikastetxe bakoitzeko, gehienez 5 Lego NXT, Lego EV3, mBot, Scout Starter Kit, Bee-Bot, Arduino kit edota Makey Makey mailegatu ahal izanen dira.
- Eskatutako Bee-Bot adina lur-oihal edo alfonbra mailegatu ahal izanen dira (5 gehienez).
- Ikastetxe bakoitzeko, gainerako robotika materialaren 3 ale mailegatu ahal izanen dira.
- Lego NXT, Lego EV3, mBot, Scout Starter Kit eta horien osagarriak, gehienez 2 hilabeterako mailegatuko dira. Hilabete bateko luzapena eskatu ahal izanen da, betiere Ikastetxeen Sareko beste partaideren batek eskatuko ez balitu.
- Chromebook-ak, gehienez hiruhilabete baterako mailegatuko dira.
- Gainerako material guztia gehienez hilabete baterako mailegatu ahal izanen da (Bee-Bot eta horien osagarriak, Lego WeDo, Arduino kitak, Makey Makey, 3D inprimagailuak, 3D eskanerrak eta abar).
- Ezin izanen dira baliabide bereko aleak bi garai desberdinetarako eskatu. Mailegua amaitu arte itxaron beharko da baliabide bereko aleen eskaera berri bat egin ahal izateko.
- Materiala aurrez aurre eskura emanen da. Horretarako, Baliabide Zentroko arduraduna Iruña inguruko edo bertaratzeko erraztasuna duten ikastetxeekin harremanetan jarriko da. Gainerakoei, dagokien lurralde-eremuko HT aholkulariaren bitartez helarazteko ahalegina eginen da, betiere hauen Iruñerako joan-etorriek horretarako aukera emanen balute. Tuterako ILZn ere bada robotikako materiala (Bee-Bot, Blue-Bot eta mBot-ak) inguruko ikastetxeei horien erabilera errazteko asmoarekin. Bertako materiala, halaxe zehaztua dator erreserbak egiteko orrian.
- Materiala hartutako egoera berean itzuliko da (firmware-a, piezak etab.) eta prozedura berari jarraituz (bertaratu eta eskura emanez edo garraio enpresa baten bitartez).
- Maileguaren arau hauen urraketan errepikapena balego edota maileguan hartzen duenaren jokabide okerra gertatuko balitz (materiala galdu edo hondatzea etab.) materiala maileguan hartzeko aukera aldi baterako bertan behera geldituko litzateke.
Zalantzarik edo iradokizunik duzu? Honako galdetegiaren bitartez, Código 21-rekin harremanetan jar zaitezke:
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania