Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 12 orduko (horietatik 7,5 online zuzenean jarraitu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako ikastetxeetako unibertsitate aurreko irakasleei zuzendua dago.
Mintegi honen helburua irakasleek Scratch blokekako ingurune grafikoan oinarrituta programagarria den hezkuntzarako robot bat ezagutzea da eta, hori erabiliz, ikasgelako jarduerak planteatzeko gaitzea. Robotikaren hastapenerako baliabide paregabea da, robotak zenbait sentsore (marra-jarraigailua, ultrasoinuak, argitasun sentsorea) eta jardule (motorrak, buzzer-a, LEDak) baititu eta haien programazioa erraza baita. Jarduera eta erronka desberdinak proposa daitezke, bai jatorrizko osagai horiek konbinatuz, bai dituen konexio-ataka sendoetan osagaiak gehituz.
Mintegia apirilaren 22an hasiko da. Informazio gehigarria lortzeko, hona deialdia (sarbidea irakasleentzat soilik).
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna