Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 16 orduko (horietatik 12 online zuzenean jarraitu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako ikastetxeetako unibertsitate aurreko irakasleei zuzendua dago.
Mintegi honek “Hezkuntza programazioa Scratch erabiliz” mintegiari jarraipena eman nahi dio eta, jada erabiltzen duten irakasleei edo haien irakas-jardunean txertatua dutenei, programazio tresna honek ematen dituen aukerak zabaldu. Bideojokoen sorrera baliabide egokia izan daiteke programazioaren ikaskuntza erronka edo proposamen erakargarriekin uztartzeko, hala nola erronka bidezko ikaskuntza proposatzeko.
Mintegia martxoaren 9an hasiko da. Informazio gehigarria lortzeko, hona deialdia (sarbidea irakasleentzat soilik).
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna