Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 18 orduko (horietatik 13 online zuzenean jarraitu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendua dago.
Mintegi honek “Gailu mugikorretarako programazioa, App Inventor erabiliz” mintegiari eta “Programando aplicaciones móviles con App Inventor 2” FADeko ikastorari jarraipena eman nahi die eta programazio tresna honek ematen dituen aukerak zabaldu. Bereziki, IKT irakasgaietan proiektuetan oinarritutako lan metodologia bat proposatuz.
Mintegia otsailaren 3an hasiko da. Informazio gehigarria lortzeko, hona deialdia (sarbidea irakasleentzat soilik).
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna