Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 14 orduko (horietatik 10 online zuzenean jarraitu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendua dago.
Programazioan edo Scratch-en erabileran aurre-ezagutzak izatea ez da beharrezkoa. Helburua irakasleei hezkuntzan hain zabaldua dagoen blokekako programazio grafikorako tresna honen erabileran hastapen bat eskaintzea eta erabileran ahalduntzea da. Modu honetan curriculumean jasotakoa bete eta aukera berriak arakatuko dira. Gainera, bitarteko egokia izan daiteke curriculumeko Zeharkako elementuetan jasotako “Ikastetxeek, proiektuen bitartez, ekintzak ezarriko dituzte programazio informatikoko oinarrizko trebetasunak eskuratzeko eta hobetzeko helburuarekin.”. Halaber, erronka bidezko, iteraziozko, STEAM arloetarako hurbilpen baterako edo esparru desberdinak jasoko dituen narratiba digitalerako lan-ildoak proposatzeko aukerak zabal ditzake.
Mintegia urtarrilaren 19an hasiko da. Informazio gehigarria lortzeko, hona deialdia (sarbidea irakasleentzat soilik).
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna