Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak 21 orduko (horietatik 15 bertaratu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin du. Mintegi hau Nafarroako ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendua dago.

Arduino kode irekiko (open-source) eta kostu txikiko hardware plataforma bat da. Plakara konekta daitezkeen sentsore eta jarduleetan aniztasun handia ematen duenez, lor daitezkeen sorkuntzak ere askotarikoak dira. Arlo desberdinen arteko edo modu zeharkakoan proiektuak egin edo erronkei aurre egiteko, eta STEAM arloko aukera didaktikoak arakatzeko ere baliabide egokia da. Mintegi honetan hazkuntza-ganbera bat eraikiko, adibide praktiko gisa.
Plakak haien berezko IDEtik, nahiz blokekako ingurune grafikoetatik programa daitezke. Bigarren aukera hau benetako abantaila da hezkuntzako ingurune batean programaziorako edo robotikarako hurbilpen bat egin ahal izateko.
- Informazio gehigarria eskuratzeko, hona deialdia.
- Mintegia otsailaren 10ean hasiko da eta izena emateko epea hilabete bereko 4a arte zabalik egonen da. Hemen egin dezakezu.
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna