Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 14 orduko (horietatik 10 bertaratu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako ikastetxeetako Bigarren eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendua dago.
App Inventor smartphone eta tabletetarako aplikazioak sortzeko tresna bat da. Blokeka, ingurune grafiko batean programatzen da. MIT-ek garatua, gazteei programazioan lehen urratsak errazteko helburua du.
- Informazio gehigarria eskuratzeko, hona deialdia.
- Mintegia urriaren 24an hasiko da eta izena emateko epea hilabete bereko 20ra arte zabalik egonen da. Hemen egin dezakezu.
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna