Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak 10 orduko (horietatik 7,5 bertaratu beharrekoak) mintegi baterako deialdia egin dute. Mintegi hau Nafarroako ikastetxeetako unibertsitate aurreko irakasleei zuzendua dago.
Mintegi honen helburua irakasleek 3D diseinuak egin ahal izateko eta horiek fisikoki gauzatzeko inprimagailua erabili ahal izateko beharrezko ezagutza eta trebetasunak jasotzea da. Horretarako Tinkercad diseinurako softwarea, Cura laminatzailea eta Ultimaker 2 Go inprimagailua erabiliko dira; azkeneko hau, Zientzia eta Teknologia Arloen Berrikuntzarako Ikatetxeen Sareko ikastetxeek maileguan har dezaketena.
- Informazio gehigarria eskuratzeko, hona deialdia.
- Mintegia urtarrilaren 31n hasiko da eta izena emateko epea hilabete bereko 27ra arte zabalik egonen da. Hemen egin dezakezu.
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna