Ikastetxeek maileguan hartzeko Chromebookak baditugu! Hezkuntza Departamentuaren Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuak teknologia mota hau Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako azkeneko ikasmailetako ikasgeletan txertatzeko egindako apustua garbia da eta chromebookak ikasgeletan egiten diren lanetarako baliabide erabat egokia direla uste dugu. Horrexegatik, erabaki sendoago bat hartu aurretik, gailu hauek denbora-tarte batez probatu nahi dituzten ikastetxeen eskura jarri nahi ditugu.
30 chromebook baditugu, maileguan gehienez 2 hilabete edo hiruhileko bat har daitezkeenak. Hala ere, beharrezko gailu kopurua eska daiteke: 5, 10… Maileguan hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak honakoak dira:
- Código 21-ko Zientzia eta Teknologia Arloen Berrikuntzarako Zentroen Sareko partaide izan.
- Gurekin materialaren mailegurako hitzarmen bat sinatu:
- Ikastetxean baldintza egokietan lan egiteko konektibitate nahikoa izan. Ikastetxeak duen konektibitatearen arabera, gu izanen gara chromebookekin lan egitea bideragarria den aztertu eta azkeneko erabakia hartuko dugunak. Wifia ez izatekotan, gailuekin batera, aurrez konfiguratua dagoen wifi-puntu bat eskatu ahal izanen da.
Eskatutako materiala Hezkuntza Departamentuan jasoko da eta sinatutako hitzarmen-dokumentua bertara eramatea beharrezkoa da. Erabilera-aldia amaitu ondoren, egindako erabileraren berri eta zuen balorazioa jasotzea eskertuko genuke.
2017-18 ikasturtean Iturrama BHIk eta Castejongo BHIk erreserban hartuak dituzte, baina heldu den ikasturterako, azaldutako baldintzen arabera erabilgarri egonen dira eta eska daitezke. Gailu hauek educacion.navarra.es gure domeinuko Google for Education kontuekin soilik erabil daitezke.
Irudia www.google.com/intl/es_es/chromebook orriko pantaila-harrapaketa euskaratu bat da
Esta entrada está también disponible en: Gaztelania
Utzi erantzuna